Seleta

Seleta

Xabier
Seleta
Adina: 31
Lanbidea: Produkzio langilea
Lekua:Berriatua
Xabier Garate Kaltzakorta

Lau urte egin zituen Filipinetan jokatzen, bertako kasinoan, zesta-puntista profesional bezala. Bere ibilbidea amaitu duen arren, kirolari petoa dela aitortu du eta azkenaldian bizikletan ibiltzen da gehien. Gatza eta piperra ditu, oso erritmo bizikoa da eta Berriatuko kasta berezia antzematen zaio. Irabaztea maite du gauza guztien gainetik eta galtzen duenean jenio bizian jartzen da.