Izan Invictus
Gaur, 22:30ean
Aitzol Atutxa eta Inhar Urruzuno, 'Izan Invictus'eko kapitain berriak
EiTB
Euskadiko bi txapeldunen arteko lehia izugarria izango da eta bien arteko desafio propio gisa hartuko dute proba.
Aitzol Atutxa aizkolaria eta Inhar Urruzuno harri-jasotzailea, Euskal Herriko txapeldunak biak, gaurko 'Izan Invictus' saioko kapitain berriak izango dira. Bi bizkaitarren arteko lehia izugarria izango da Leitzaranen, eta bien arteko desafio propio gisa hartuko dute proba. Ahal duten guztia egingo dute euren taldea garaipenera eramateko eta irabazlearen txapela janzteko.
Bietatik, urdinen taldean agintzen duenak ardura bikoitza izango du, Alexen taldeak bi joko jarraian galdu dituelako, eta estrategia berezia pentsatu beharko du gorrien abilezia gainditzeko.
'Izan Invictus' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.