Irabazi arte
21:00etan
"Irabazi Arte"ren 5. denboraldia, ostiraletik aurrera, ETB1en
Lehen atalean jakingo dugu nor den igerilekuan agertu zen hildakoa. Atal berrietan, jokalarien arteko gorabehera gehiagorekin gozatuko dugu: bikote eta familia harremanak; Malen eta Liliren abentura berriak; institutura iritsiko diren ikasle berriak… Ostiralero, 21:00etan.
Ostiral honetan iritsiko da ETB1era "Irabazi Arte"ren bosgarren denboraldia. Arenek eta bere lagunek institutuko azken urteari egingo diote aurre. Kurtsoa lasaia izango dela uste arren, Learo klubeko festa egunean gertatutakoak soka luzea ekarriko du. Lehen atalean jakingo dugu nor den igerilekuan agertu zen hildakoa eta horrekin batera, atal berrietan, jokalarien arteko gorabehera gehiagorekin gozatuko dugu: bikote eta familia harremanak; Malen eta Liliren abentura berriak; institutura iritsiko diren ikasle berriak…
Aktore berriak
Bi aktore berri izango ditugu denboraldi honetan: Unai Arana (Aimar) eta Markel Uranga (Ekain). Horiekin batera, dagoeneko ezagunak ditugunak: Sua Enparantza (Arene), Alvaro Garayalde (Peio), Jose Ramon Soroiz (aitona), Joana Garinato (Lili), Joan Bailador (Malen), Nahia Sillero (Nora), Ainhoa Azpitarte (Olatz), Ane Garmendia (Itsaso), Angela López (Alaitz), Aritz Basterra (Jon), Ander Rovira (Gorka), Iker Barandiaran (Galder), Ugaitz Amundarain (Kepa), Ibai Ugarte (Amets), Tessa Andonegi (Idoia), Dorleta Urretabizkaia (Eunate) eta Iker Galartza (Larra).
Pertsonaien inguruko informazio guztia "Irabazi Arte" telesaileko webgunean aurkituko duzu, Pertsonaiak atalean, eta denboraldi guztiak, nonahi eta noiznahi, PRIMERAN eta MAKUSI plataformetan.


