Irabazi arte
4. denboraldia
"Irabazi Arte" telesaileko protagonistak Nafarroa Arenan izango dira larunbatean, aurrestreinaldi erraldoian
EITB
Otsailaren 1en izango da hitzordua Iruñean, 12:00etan, eta denboraldi berriko lehen atala ikusteko aukera egongo da bertan. Doako sarrerak eskuragarri daude jada. Biharamunean Donostiako Victoria Eugenia Antzokian ikusiko ditugu, 17:00etan.
-
"Irabazi Arte!"ren Iruñeko aurrestreinaldiko kartela
Igande honetan Bilbon egindako aurrestreinaldi arrakastatsuaren ondoren, Iruñean eta Donostian izango ditugu asteburuan "Irabazi Arte" telesailaren protagonistak. Hala, otsailaren 1ean izango da Iruñeko hitzordua, 12:00etan, Nafarroa Arenan. Jada eskuragarri daude doako sarrerak.
Otsailaren 2an, berriz, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian estreinatuko da denboraldi berriko lehen atala, 17:00etan (agortuta).
Azkenik, otsailaren 9an izango da Gasteizko hitzordua, Europa Jauregian, eta otsailaren 3an (astelehenean) jarriko dira eskuragai gonbidapen horiek ere.
Aurreko denboraldian hainbat galdera erantzunik gabe geratu ziren: Arene berriro ibiltzeko gai izango da? Jonek Martxeloren eta Alaitzen azpijokoak agerian utziko ditu? Zer gertatuko da Lukarekin jipoia jaso ondoren? Printzesak futbol taldearen abenturak kontatzen dituen "Irabazi Arte!" telesailaren laugarren denboraldia otsailaren 14an estreinatuko da MAKUSIn, haur eta gaztetxoentzat EITBk duen plataforman. Astebete geroago, hilaren 21ean, helduko da ETB1era.