Aimar

Aimar

Aimar
Unai Arana
Aimar

Aimar Learora iritsi den ikasle berria da eta hasiera-hasieratik jakin-mina piztuko du. Atsegina, hurbila eta laguntzeko prest dagoena, bere kideei erraz egokitzen dena dirudi. Hala ere, jarrera adeitsu horren atzean alde isilago eta misteriotsu bat ezkutatzen da. Ikasturtean zehar, ingurukoak joango dira ikusten beste aurpegi hori benetan nolakoa den.

Unai Arana aktore iruindarrak antzezten du Aimarren papera. 'La Infiltrada' filmean ikusi dugu, baita "Desagertuta", "Go!azen" eta "Itxaso" telesailetan ere bai.