Peio

Areneren aita eta Learoko futbol taldeko presidentea da Peio. Gaztea zela, Bartzelonara joan zen ikastera eta hango neska batekin maitemindu zen. Han gelditu ziren bizitzen eta bi alaba izan zituzten. Emaztea hil ondoren, Euskal Herrira, aitaren etxera, itzultzea erabaki zuen. Orain helburu bakarra du: alabekin denbora gehiago pasa eta haiekin zuen harreman estua berreskuratzea.
Babeslea da eta erantzukizunaren zentsu sendoa du. Familiarentzat eta ingurukoentzat onena bilatzen du beti, nahiz eta batzuetan besteek bere erabakiak ez ulertu. Garrantzia handiko gizona da klub barruan, eta egonkortasuna helarazten du momentu zailetan.
Alvaro Garayalde aktore donostiarrak antzezten du Peioren pertsonaia. Antzerki, zinema eta telebistan ibilbide luzea izan du, eta "Goenkale" telesailean edo 'Todos estamos invitados' filmean ikusi dugu.
© EITB - 2026 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
