Aitona

Hamar urtez bakarrik bizi ondoren, orain bere semearekin eta bi bilobekin partekatzen du bere etxea. Gizon lasai, umoretsu eta pragmatikoa. Familia babesteko jarrera du eta, itxuraz gogorra izan arren, bihotz handikoa da eta prest dago ingurukoei laguntzeko.
Jose Ramon Soroiz aktore legorretarrak gorpuzten du aitonaren pertsonaia. Bere ibilbide luzean hainbat lanetan ikusi dugu, azken urteetan 'Loreak', 'Cinco Lobitos' eta 'Maspalomas' filmetan ikusi dugu. Azken honekin arrakasta handia izan du eta sari potoloak lortzen ari da.
© EITB - 2026 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
