Malen

Malen

Malen
Joan Bailador
Malen

Liliren klasekidea da Malen. Sortzailea eta behatzailea da. Bere sentsibilitateak eta enpatiak laguntza handia ematen diote ingurukoei, eta bere leialtasun hautsezinak ezinbesteko laguna bihurtzen du. Liliren oldarkotasunaren eta erabakiak hartu aurretik hausnartzeko beharraren arteko oreka da Malen. Ikasturte berrian Malenek eta Lilik osatutako bikote ikonikoak abentura berriak biziko dituzte.

Joan Bailador Oiartzungo aktoreak egiten du Malenen papera. Txikitatik ikasi du antzerkia, eta 'Sacamantecas' filmean eta "Las Pelotaris" eta "El Internado: Las Cumbres" telesailetan azaldu da.