Galder

Galder

Galder
Iker Barandiaran
Galder

Learoko izar ohia da Galder, txantxazalea eta karismatikoa. Ederra da, lider petoa eta, batez ere, azkarra. Besteak baino burutsuagoa dela uste du, batez ere emakumeak baino, eta misoginia itxura faltsu baten atzean ezkutatzen du. Aldageletan, aldarrikapen feministei burla egiten die eta jarrera matxista erakusten du mutilen aurrean. Ikasturtean zehar arazoak izan zituen, batez ere Arene eta Jonekin. Futbol taldetik kanporatuta egon arren, Galderrek ez zuen nahi Learoko festa galdu.

Iker Barandiaran aktore donostiarrak gorpuzten du Galderren pertsonaia. Bartzelonan eta Estatu Batuetan egin zituen aktore ikasketak, eta lehengago izotz-hockeyko jokalaria izan zen.