Itxi

Irrikitown

22:15ean

Euskadin izandako lehiarik zentzugabeena, gaurko 'Irrikitown' saioan

A.H.

EITB

Umore saioak esketx eta pertsonaia berrien istorio dibertigarriak aurkeztuko ditu.

2:06

'Irrikitown' umore saioak esketx eta pertsonaia berrien istorio dibertigarriak eskainiko ditu gaur gauean. Besteak beste, Euskal Herrian izandako lehiarik zentzugabeena izango da ikusgai. Eliza barruan, bi fededunek bakea emango diote elkarri, baina nork kenduko du bere eskua lehenago? Egunak, hilabeteak eta urteak pasako dira, eta ez batak ez besteak ez dute amore emango.

Beste hainbat istorio dibertigarri, gaurko 'Irrikitown' saioan, 22:15etik aurrera ETB1en.