Itxi

Itxi Liburuak

Itxi Liburuak

Itxi Liburuak

22:30ean

David Zurutuza eta 'Euskal eskulturagintza berria', gaur gauean, "Itxi liburuak" saioan

EITB Media

Futbolari ohia, Gaizka Arangurenen laguntzarekin, euskal eskulturgitza ondo ezagutzen duten adituekin bilduko da, gero ikasleen aurrean gaia modu entretenigarri batean azaltzeko.

0:34
Gaizka Aranguren eta David Zurutuza

Gaur gauean, Euskal eskulturagintza berria izango da "Itxi Liburuak" saioaren ikasgai berria. David Zurutuza futbolari ohia irakasle postuan jarriko dute eta gaia modu ezberdin eta entretenigarri batean azaldu beharko du ikasleen aurrean.

Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, besteak beste, Eskulturaren Euskal Eskola osatzen duten Nestor Basterretxea, Jorge Oteiza eta Eduardo Chillidaren bizitza eta eskulturak izango dituzte mintzagai, adituen eta familiakoen bitartez. Gainera, eskola hartako gazteenarekin, Ricardo Ugarterekin, lehen pertsonan biziko dituzte euskal eskulturagintzaren urrezko aroak.

Aranguren eta Zurutuza hainbat gonbidaturekin elkartuko dira: Gorka Basterretxea, Mikel Chillida, Estibaliz Jimenez de Aberasturi, Jabi Moreno eta Ricardo Ugarte. David Zurutuzak adi entzun beharko ditu gonbidatuek kontatutakoak, haien bidez ikasitakoa Chillida Lekura gerturatutako ikasleei azaldu beharko baitie. Lortuko al du ikasleak erne mantentzea?

"Itxi Liburuak" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.