Itxi

Itxi Liburuak

Itxi Liburuak

Itxi Liburuak

22:30ean

Jose Antonio Agirre lehendakariaren historia, Jon Olivaresekin, gaur gauean, "Itxi Liburuak" saioan

EITB Media

Jon Olivares aktoreak lehendakariaren ibilbide politikoa errepasatu eta haren bizitzaren nondik norakoak ezagutuko ditu, ondoren, ikasitako guztia klase baten aurrean azaltzeko.

0:32
Jon Olivares

Gaur gauean, Jose Antonio Agirre Eusko Jaurlaritzaren lehen lehendakaria izango da "Itxi Liburuak" saioaren ikasgai berria. Jon Olivares aktorea irakasle lanetan jarriko dute, gaia modu ezberdin eta entretenigarri batean konta dezan.

Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, Jose Antonio Agirre lehendakariaren ibilbide politikoan murgilduko dira. Ezkutuan, munduan barrena ibili zen. Nola lortu zuen Agirrek atzeman gabe ihes egitea? Lehendakariak egunerokoa ere idazten zuen, harrapatuz gero, ordea, bereak egingo zuen. Non ezkutatuko ote zuen? Horiek eta beste hainbat kontu aztergai izango dituzte "Itxi Liburuak" saioan. 

Hori guztia, protagonista berezien eskutik jakingo dute. Tartean izango dira, Iñaki Goiogana, Ander Delgado, Xabier Irujo, Leyre Arrieta eta Aitor Agirre, lehendakariaren iloba.

Jon Olivaresek elkarrizketetan ikasitako guztia, Eusko Jaurlaritzaren lehen egoitza izan zen Bilboko Carton Hotelera gerturatutako ikasleei azaldu beharko die, baina ez edonola. Komunikatzeko duen gaitasunaz eta esperientziaz baliatuko da ikasleen arreta bereganatzeko.

Euskal Herriaren historia ikasteko modu desberdin bat, ostegunero

Astero, pertsona ezagun batek ikaslez betetako ikasgela batean historia klase bat emango du "Itxi Liburuak" saioan. Aldez aurretik, ordea, egokitu zaion historia gaiari buruzko azalpen eta ariketa praktikoak jasoko ditu, Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta.

"Itxi Liburuak" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.