Itzulera
22:30ean
Oskar Lasa pilotari ohia izango da gaur gauean "Itzulera" saioko protagonista
EiTB
Oskarren ibilbidea hobeto ezagutzeko aukera izango dute martxa zikloturista prestatzen duten bitartean.
Gaur gauean, Oskar Lasa pilotari ohia izango da "Itzulera" saioko protagonista nagusia.
Binakako txapelketan hiru txapel irabazi zituen Oskarrek; Retegi, Titin eta Xala pilotariekin batera, hurrenez hurren. Hala ere, pilotazaleek Lasak apurtu zituen aulkiengatik gogoratzen dute batik bat. Hori dela eta, gaur egun faltan botatzen duen eta garai batean frontoian pilotariek erakusten zuten jenioaz arituko da. Umore txarra frontoian geratzen dela erakutsiko die kideei, eta pilotariek hortik kanpo duten izaera oso bestelakoa dela.
Bestalde, martxa zikloturistak 125 kilometroko ibilbidea eta 1.600 metrotik gorako desnibela izango du. Argi utziko dute entrenatzen jarraitzen dutela, baita bakoitzaren maila zein den ere. Ondoren, golfean jokatzera joango dira, eta agerian geratuko da kirol batzuetarako koordinazioa ez dela funtsezko ezaugarri bat.
Ez galdu "Itzulera" saioa, Agustin Ezenarroren eskutik, astearteetan, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.