Publizitatea
Itxi

2014/04/21

16:16

Izarrak kalean

Informazioa

'Izarrak kalean' saiorako lehiakide bila gabiltza!

Bakarka edo bikoteka har daiteke parte ahotsen lehiaketa honetan. Bidali zure bideoa eitb.com-era eta saioko lehiakideetako bat izan zaitezke.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Euskal Telebista 'Izarrak kalean' saio berrirako lehiakide bila dabil. Abesten ongi dakiten lagunek euren gaitasunak erakutsi ahal izango dituzten lehiaketa izango da hau; beraz, 14 urte baino gehiago baldin badituzu, abestea zure pasioetako bat baldin bada, kalean abesteak lotsatzen ez bazaitu eta lehiaketan parte hartu nahi baduzu, igo ezazu zure bideoa programa honek eitb.com-en duen webgunera. Maiatzaren 22a arteko epea daukazu horretarako. Saioa ETB1en eskainiko da eta, beraz, beharrezkoa izango da euskara jakitea. Bestalde, Euskal Herrian izango dira grabaketak.

Nolako bideoa

Eitb.com-era igoko duzun bideo horretan abesten agertu beharko duzu, noski. Horren aurretik, ordea, zure burua aurkeztea eskertuko genizuke. Hainbat segundutan zure izen-abizenak, herria eta adina esateaz gainera, konta iezaguzu zergatik aukeratu behar zaitugun, ze musika mota gogoko duzun eta, aukeratua izango bazina, lehiaketan abestu ditzakezun bost abesti proposatu itzazu (horietako bi euskaraz).

Binaka ere parte hartu dezakezue. Horretarako, grabatuko duzuen bideoan, bi parte-hartzaileok aurkeztu beharko duzue zuen burua, gutxienez, bakoitzaren izen-abizenak herria eta adina zein diren esanez.

Bestalde, zure ahotsa ongi entzungo den lekuren batean eta irudia horizontalean grabatzea ere eskertuko ditugu. Eitb.com-era formatu hauetan dauden bideoak igo daitezke: .mov, .mpeg4, .avi, .wmv, .mpeg, .flv, 3gpp eta webm.

Lehiakidearen laguntzailea

Lehiaketa honetan lehiakidearen laguntzaileek garrantzia berezia izango dute. Internet bidezko casting-era bideoa bidali ondoren, lehiakideak berak ez du jakingo aukeratua izan denik, harik eta kamerak bere etxean, ikasketa-zentroan edo lantokian agertzen diren arte. Aurretiazko kontaktu guztia laguntzailearekin egingo du 'Izarrak kalean' saioko lantaldeak. Hori dela eta garrantzitsua da laguntzailearen izen-abizenak eta telefono zenbakia zuzen jartzea bideoa igotzeko momentuan.

Konfirmazio e-posta

Webgunera bideoa igo eta hurrengo lan-egunean, bideoa ongi jaso dela eta saioa prestatzen ari den lantaldeari bidali zaiola esaten duen e-posta bat jasoko dute bidaltzaile guztiek. Lan-egun hori pasa eta mezurik jaso ez baduzu, idatzi ezazu mesedez 'Izarrak kalean' saioaren e-posta helbidera, zure arazoa azalduz. Edozein zalantza izanez gero ere, bertara zuzendu zaitezkete.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;