Itxi

Karabana

Karabana

Karabana

21:15ean

Zumarragan jarraituko du 'Karabana' saioak gaur gauean

EiTB

Besteak beste, Xabier Zaldua aizkolaria, Bere karikaturagilea eta Etxeberri jatetxeko Bixen Egiguren sukaldariak izango dituzte gonbidatu.

  • Zigor Iturrieta eta Itxaso Gonzalez aurkezleak

    Zigor Iturrieta eta Itxaso Gonzalez aurkezleak. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, Zigor Iturrieta eta Itxaso Gonzalez sukaldariek aurkezten duten 'Karabana' saio berriak Zumarragako gonbidatuak izango ditu, elkarrekin hainbat jaki eta plater prestatzeko.

Gonbidatuen artean, Xabier Zaldua aizkolaria, Bere karikaturagilea eta Etxeberri jatetxeko Bixen Egiguren sukaldaria egongo dira. Halaber, 'Karabana'ko sukalde ibiltaritik pasatuko dira Auzokoak elkarteko Agustin Aizpuru eta Aitor Fernandez, Itsasoko Hariztizabal baserriko Xabi Akizu eta Marilu Gardoki eta horien lekukoa hartuko duten Eneko Solana eta Itxaso Olabide.

'Karabana' saioa astelehenetik ostegunera izango dugu ikusgai, iluntzeko 'Gaur Egun' albistegiaren ostean, 21:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.