Itxi

Karabana

Karabana

Karabana

Audientzia

Estreinaldi bikaina izan zuen 'Karabana' saioak astelehenean

EiTB

Zigor Iturrietak eta Itxaso Gonzalezek aurkeztutako saioak % 3,0ko audientzia zatia eta euskaldunen artean % 9,1eko kuota lortu zituen.

  • Zigor Iutrieta eta Itxaso Gonzalez 'Karabana' saioan

    Zigor Iutrieta eta Itxaso Gonzalez 'Karabana' saioan. Irudia: EiTB

Estreinaldi bikaina izan zuen Zigor Iturrietak eta Itxaso Gonzalezek astelehenean aurkeztutako 'Karabana' saioak. Bi sukaldariak Zumarragan izan ziren sukalde ibiltariarekin, eta bertako hainbat gonbidatu hartu zituzten.

Lehen atal honek % 3,0ko audientzia zatia izan zuen, oro har, eta euskaldunen artean % 9,1eko kuota bereganatu zuen. Halaber, 99.000 ikus-entzulek bat egin zuten uneren batean emanaldiarekin, Euskadin eta eragin eremuan.

'Karabana' saioa Euskal Telebistak uda honetarako egin duen apustu garrantzitsua da, eta astero, astelehenetik ostegunera, ikusgai izango da, 21:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.