Itxi

Kontuz Atsuak!

21:15ean

'Kontuz, Atsuak!, Euskara irakasten!', gaur, ETB-1en

A.E.

EiTB

Gaur gauean Maikrux eta Marikarmen euskara erakusteko metodo berria plazaratzen saiatuko dira.

0:21

Gaur, "Kontuz, Atsuak!" saioan, Maikrux eta Marikarmen euskara erakusteko metodo berri bat plazaratzen saiatuko dira.

Horretarako, Lazkaoko Maizpide euskaltegi ospetsura abiatu dira. Bertan, hango zuzendari eta Drindots taldeko abeslari izandako Jon Urdangarin elkarrizketatuko dute eta euskaltegia bisitatu. Bertan euskara ikasten ari den jubilatu talde batekin ere pasarte ederrak eskainiko dituzte. Alboka tabernan izango dira, mintzapraktika pixka bat egiten..., baita Pello Harategian ere. Kalean Erreberenduma egingo dute eta bazterrak ederki nahasi.

Amaitzeko, Elkarren Bilintx megadendan metodoa saltzen saiatuko dira, eta, noski, Pello Zabalarekin izango dira ideiak biltzeko aholku eske.

"Kontuz, Atsuak!" gaur 21:15ean izango da ikusgai ETB-1en.