Kontuz Atsuak!
21:30ean
'Kontuz, Atsuak!' oporretara doaz denboraldiko azken saioan
A.H.
EITB
Maikruxek eta Maikarmenek oporretan nora joango diren erabaki beharko dute, Punta Cana ala Fiteroko Bainuetxera.
'Kontuz, Atsuak!' saioak denboraldia agurtuko du igande honetan. Azken saio honetan, Maikruz eta Maikarmen oporretan nora joango diren erabaki beharko dute. Batek Punta Canara joan nahi du, eta besteak, berriz, Fiterora, hango bainuetxera.
Pello Zabalari galdetuko diote ea berak nora nahiago duen joan, baina erantzun garbirik jasoko ez dutenez, herriari galdetzea erabakiko dute.
Zubietan izango dira, sekulako denboraldia egiten ari den Realeko jokalariei galdezka: Iñigo Martinez, Antoine Griezmann, Imanol Agirretxe edota David Zurutuzari galdezka. Eta Euskal Telebistak aurki estreinatuko dituen 'Irrikitown' eta 'Ya Queda Menos' saioen protagonistekin ere izango dira galdera bera egiteko asmoz.
Horrekin nahikoa ez, eta bidaia agentzia batera joko dute bidaia bakoitzaren prezioak kontsultatzeko. Nola ez, Donostiako Boulevardean hain ohikoa bilakatu den reberenduma egingo dute.
Azkenean, botoen kutxatila hartu eta Pello Zabalarengana bueltatuko dira berediktu bila. Nora joango ote dira Maikrux, Maikarmen eta Pello Zabala oporretan?
'Kontuz, Atsuak!' igande honetan emitituko da 21:30etik aurrera ETB-1en.

