Itxi

Kulturunea

Kulturunea

Kulturunea

23:20an

Olatz Salvadorren kontzertua "Kulturunea"n, gaur gauean ETB1en eta eitb.eus-en

EITB MEDIA

Gaztearen eta Vital Fundazioaren arteko lankidetzari esker, arteari eta kulturari bultzada emateko asmoz sortu da "Kulturunea" egitasmoa.

  • Olatz Salvadorren kontzertuaren une bat. Argazkia: EITB Media

    Olatz Salvadorren kontzertuaren une bat. Argazkia: EITB Media

"Kulturunea" egitasmoaren baitan eskainitako Olatz Salvadorren kontzertua emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 23:20tik aurrera. Ainhoa Vitoria Gazteako esatariak aurkeztuko du Gaztearen eta Vital Fundazioaren eskutik datorren emanaldia. 

Zintzilik (2018, Airaka) lehen lanak izandako oihartzunari eutsita, Olatz Salvadorrek  Aho uhal (2020, Airaka) izeneko lan berria kaleratu du orain gutxi. Izen honekin lotutako jolasek tiraka abiatu du Olatz Salvadorrek bere bakarkako bigarren estudioko lanaren iruditeria. Haritz Harreguy estudioan grabatu eta ekoizpenean Pablo Novoaren laguntza izateaz gain (Ivan Ferreiro, Bebe, Julieta Venegas…), Alaia Martin edota Ane Labakaren gisako sortzaileen hitzak musikatuz osatutako abestiak ere baditu, luxuzko kolaborazioz onduak. 

"Kulturunea" programaren bigarren edizioa egin da aurten, eta Olatz Salvador abeslariaz gain, Dupla eta Kai Nakai artistak ere izan dira protagonista nagusi. Aurretik, streaming bidez, Gaztearen atarian eta Vital Fundazioaren webgunean izan ziren ikusgai kontzertuok, irrati emandegiaren eta erakundearen arteko lankidetzari esker.