Itxi

Nago

23:15ean

'Sexua bizimodu', gaur gauean, 'Nago' saioan

Nago Aranburuk sexua izango du ardatz, gaur, 'Goenkale'ren ondoren, ETB1en.

0:28

Sexua bizimodu izango da hurrengo 'Nago' saioaren gaia. Sexua gure bizitzaren parte da, eta norberak bere modura bizi du. Beste kontu bat da sexuaz hitz egiten dugun ala ez. Izan ere, gai intimoa da, baina, era berean, garrantzitsua.

Diru-iturri ere bada. Sexuaren inguruko negozio tradizionalak daude, baina berri-berriak ere bai. Merkatu honek aukera ezberdinak eskaintzen ditu, eta bakoitzaren ezaugarriak erakutsiko ditu Nagorek.

'Nago' saioa gaur gauean emango da ETB1en, 'Goenkale'ren ostean, 23:15ean.