Nago
23:00etan
'Nago' edertasunaren munduan murgilduko da, gaur
A.E.
EiTB
Modeloekin, aktoreekin, gogo dantzariekin, missekin eta misterrekin egongo da Nagore Aranburu.
Ederra zara? Guapoa? Polita? Gustuko duzu ispiluan ikusten duzuna? Badago aurpegi polita duen jendea, erakargarriak direnak, eta horri etekin ekonomikoa ateratzen diotenak. Erreza ematen duen gauza izan daiteke, baina edertasunaren munduan, dena ez da beti arrosa kolorekoa, asteleheneko 'Nago' saioaren erreportajeak erakutsiko duenez.
Modeloak, aktoreak, gogo dantzariak, missak, misterrak,... Denak ederrak, eta denek atera diote etekina euren edertasunari. Baina zer dago horren atzean?
Gaur gauean, Nagore Aranburuk mundu horren atzean zer dagoen arakatuko du, gaueko 23:00etatik aurrera, ETB1en.