Nago
23:10ean
'Nago' Lemoizko zentralaren bizilagunekin izango da gaur
A.H.
EITB
Zentrala eraiki aurretik Basorda kala nolakoa zen eta orain zer modukoa den aztertuko du saioak, besteak beste.
Lemoizko zentralean jarriko du arreta-gunea aste honetako 'Nago' saioak. 200.000 metro kubiko hormigoi eta 1.000 tona burdina. Erabat abandonatuta, gris-grisa. Baina Lemoizko zentrala ez zen zerutik erori. Lehenago oso itxura desberdina zuen inguru horrek.
Basorda kala toki paradisiakoa zen. Hainbat baserri zeuden Basorda kalan: Iketza, Mamategi, Bengoetxe, Basordagoikoa... Baina paisaia eder hori desagertzen hasi zen 1972an. Frankok aginduta, zentral nuklear bat eraikitzen hasi ziren. Dozena bat urte iraun zuten obrek, baina ez zen inoiz martxan jarri. Halere, zentralak bertan jarraitzen du.
Lemoizko zentralaren bizilagunekin egongo da Nagore Aranburu, zentralak eragindakoa gertutik ezagutzeko. Gaur, 23:10ean, ETB1en.