Andoni

Andoni Iriondok, 25 urteko donostiarrak, ELA sindikatuan egiten du lan. Politika gustuko du, Zientzia Politikoak ikasi zituen eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan EH Bilduko kide izan da. Duela gutxi hasi da Twitch plataforman nazioarteko hauteskunde gauen jarraipenak zuzenean egiten.
Zuriñe bikotekidearekin batera aurkeztu da "Naufragoak" saiora. Donostiako Piratetako konpartsa batean ezagutu zuten elkar, baina harremana konfinamenduan sortu zen. Oso saltseroak dira biak; Andoni baina, ez da Zuriñe bezain lehiakorra. Eta lo ez egitea eta gutxi jatea, gainera, ez daramatza batere ongi.
Andoni eta Zuriñe
Andoni: ''Zuriñe bikoterik onena da tokatzen zaionarentzat''
Baltsarekin izugarrizko komeriak izan zituen Andonik etxerako bidean
Bikote test-a Andoniri: ''Naufragoak'' saiora, Mikel Pagadirekin, eta dirua xahutzera, Mariano Rajoyrekin
Andoni Iriondo, ''Naufragoak'' saioko lehiakidea: ''Zuriñek asko dauka emateko eta emango du zer esana''
Andoni, lehenbiziko kanporatua: ''Zuriñe Naroarekin ondo moldatzen da eta bikote sendoa osatuko lukete''
Hona hemen Andoniren abenturako unerik gazienak eta gozoenak
Zuriñek abenturan jarraituko du; Andoni bakarrik joan da etxera!
Zuriñe eta Andoni, bikote galtzailea: ''Zuen abentura hemen bukatzen da!''
Andoni eta Zuriñe, itxialdian harremana sendotu zuen bikote donostiarra
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
