Lander

Lander Castrense, 27 urteko donostiar gaztea, arropa denda batean eta diskoteka batean egiten du lan. Jolas parke handi horietako batera joatea da bere afiziorik handiena.
Jenio txarra du, eta urduri badago, garrasi egiten du. Pentsa, La intensa edo La Chilloncé deitzen diote. Beti du arrazoia. Irla batera objektu pertsonal bat eramatekotan, argi du: ileko lehorgailua. Ez zaio kirola egitea gustatzen, eta telebista aurrean ez du inoiz kamiseta kendu, "txitxiak" ez erakusteko. Berarentzat ondo jatea pizzak, hanburgesak eta tankera horretako jakiak jatea da.
Bakarka aurkeztu da "Naufragoak" saiora eta bikote perfektua osatzeko pertsona lasai bat behar du, justu bere kontrakoa.
Lander
'Izaro Gaga'k eta 'Lander Chillonce'k, 'Telephone' abestiaren moldaketa dibertigarria egin dute. Ikusi nahi?
Zein objektu eramango luke Landerrek uharte batera? Hain premiazkoa iruditzen zaio orain ileko lehorgailua?
Lander: ''Telebista eta fama nahiko banituzke, nire Instagram-a irekita izango nuke''
Iñigo, Izaro eta zomorro gaixoak gor utziko ditu Lander ''Chiyonce''k bere oihuekin!
Lander: ''Ez naiz damutzen, baina pena pixka bat eman dit behintzat proba bat egiten ez saiatzeak''
Lehorreratzerako orduan ontzi baten laguntza izan zuen Landerrek!
Landerrek ''Naufragoak'' saioa utzi du!
Umoretsu eta bikotea osatzeagatik pozik amaitu dute eguna Ilargik eta Landerrek
Landerren eta Ilargiren teoria: ''Zigortuta gaude banaka etorri garelako, eta galtzaileak hona etorriko dira''
Ez dute hasiera onik izan Landerrek eta Ilargik
Lander: ''Gauza bat argi daukat, telebista hemendik aurrera bukatu dela!''
Landerrek etxera itzuli nahi du dagoeneko!
Izugarrizko komeriak izan ditu Landerrek bere maletarekin Cayo Tururura iristeko
Lander, bakarrik datorren lehiakide burugogor eta jenio txarrekoa
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
