Itxi

Oholtzan

Oholtzan

Oholtzan

22:15ean

Gatiburen kontzertua Bilbotik, gaur gauean, "Lau Hiriburu, Lau Kontzertu" tartean

EITB Media

Aurretik, 21:00etan, "Iparragirre" emanaldia eskainiko da. Gontzal Mendibilek poetaren abestiekin egindako ikuskizuna da, Bilboko Udal Bandaren eta Bilboko Koral Elkartearen parte-hartzearekin.

0:31
Alex Sardui (Gatibu)

Larunbat honetan Gatibu taldearen kontzertua izango dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, Lau hiriburu, lau kontzertu izeneko ekimenaren baitan. Hego Euskal Herriko lau hiriburuak musikaz bete nahi izan ditu uda honetan EITBk, eta horiek gure etxeetara ekarri. Hala, hiriburu bakoitzean kontzertu bana egin da, artista edo talde batekin. Emanaldiak hiri bakoitzeko leku esanguratsu batean grabatu dira.

Aste honetan, Gatiburen musika akustikoan gozatzeko aukera izango dugu, Bilboko Euskalduna Jauregiko terrazan grabatutako saioan. Ilaski Serranok aurkeztuko du kantaldia, eta kantu eta kantu artean Alex Sarduirekin solasean aritzeko parada ere izango du. Besteak beste, taldearen arrakastaz eta etorkizuneko proiektuen inguruan arituko dira.

Udan zehar, Anne Lukin (Iruña), Idoia Asurmendi (Gasteiz) eta Izaro (Donostia) izan ditugu entzungai. Larunbat honetako Gatiburen Bilboko emanaldiarekin itxiko da Lau hiriburu, lau kontzertu egitasmoa.

"Iparragirre" ikuskizuna, Bilboko Arriaga Antzokitik

Aurretik, "Oholtzan" saioan, "Iparragirre" emanaldia eskainiko da, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en ere. Gontzal Mendibilek poetaren abestiekin egindako ikuskizuna da, 2020 urte bukaeran Bilboko Arriaga Antzokian grabatuta. Bilboko Udal Bandaren eta Bilboko Koral Elkartearen parte-hartzearekin batera, hainbat gonbidatu izango ditu alboan. Besteak beste, Gorka Hermosa akordeoiarekin, Alberto Rodriguez gitarrarekin, eta Marife Nogales eta Ainhoa Tabuyo aktoreak, Iparragirreren bizitzan garrantzitsuak diren bi emakumeren papera eginez. Iñaki Garcia Uribek ere hartuko du parte.