Itxi

Oholtzan

Oholtzan

Oholtzan

22:00etan

Bulego taldearen kontzertua, Gaztearen eskutik, gaur gaueko "Oholtzan" saio berezian

EITB Media

Abenduaren 26an Tabakaleran grabatutako emanaldia da. Ondoren, Arrasateko Pandero jaialdiaz gozatzeko aukera izango da: Amak, Neomak eta Khami taldeekin batera, Elizagoien ahizpak, Oses Leuza anaiak eta Izer eta Eneko Dorronsoro izango dira taula gainean.

  • "Gaztea Oholtzan" saioaren irudia

    "Gaztea Oholtzan" saioaren irudia, EITB Mediaren bideo batetik aterata.

Gaztearen eskutik, Bulego taldearen kontzertua izango da ikusgai gaur gauean, "Gaztea Oholtzan" saio berezian. Abenduaren 26an Donostiako Tabakaleran grabatutako emanaldia da eskainiko dena "Oholtzan" programan, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

2019an hasi zen lehen pausoak ematen Bulego. Taldeak berak definitzen duenez, "disziplina anitzeko proiektua" da, baina musika da Bulegoren  "bihotza eta funtsa". Zehazki, energia positiboz betetako pop dantzagarria da boskotearena, eta "egunerokotasunean aurkitzen diren gauza txikiei buruz" hitz egiten dute. "Soinu paisaia garaikideak, base erritmiko landuak eta armonia alaiak" definitzen dute taldearen soinua.

Pandero jaialdia Arrasaten

Ondoren, 22:55etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en, pandero eta trikitixa doinuez gozatzeko aukera izango da, Arrasateko Pandero Jaialdiarekin. 2021eko ekainean grabatu zen, Amaia Antzokian, Arrasateko trikitixa eskolak antolatuta eta Maider Osak aurkeztuta. Trikitixa munduan ezagunak diren bost talde entzuteko aukera izango da: Neomak taldea, Elizagoien ahizpak eta Oses Leuza anaiak, Izer eta Eneko Dorronsoro, Khami taldea eta Amak.