Itxi

sautrela

15:00ean

Mikel Ayllonen lehenengo liburuaz, gaur, 'Sautrela'n

EITB

Horrez gain, Esteve Materraren, XVII. mendeko euskal idazlearen Doctrina Chirstiana liburuaren lehen edizioaren ale baten aurkikuntzaz arituko dira erreportajean.

2:48

Opera prima bat izango dute liburu nagusi, gaur, 'Sautrela'n. Mikel Ayllonek bere estreinako literatur lana argitaratu du Igartza bekari esker, Ez tiro egin anbulantziei izenburukoa, eta hari buruz jardungo da Hasier Etxeberria idazlearekin. Aurretik kronika liburu bat zuen idatzia Paul Asensiorekin batera, Gerezi gorrien garaia. Izan ere, Ayllon itzultzaile eta idazle ez ezik ekintzailea ere bada, eta Auzitegi Nazionalean epaitua izan zen beste zenbait gazterekin batera. Epaiketako gorabeheren berri eman zuten hain justu liburu hartan. Ez tiro egin anbulantziei liburua, berriz, ezohikoa da inondik ere. Kutsu distopikoduna, ezleku eta ezdenbora batean kokatua dago: bakardadea, kartzela, amodioa, borroka… Osagai mordoa duen liburua dugu, egungo gizarteaz eta etorkizunezkoaz hausnar egiten duena, ez oso modu agerikoan hori bai.

Horrez gain, erreportajean berriki egindako aurkikuntza bati buruz jardungo dira. Aziti Bihia elkarteko kideek Esteve Materraren, XVII. mendeko euskal idazlearen, liburu bat aurkitu dute Kopenhagen. Doctrina christiana liburua ezagutzen zen, baina ez zen oraindik haren lehen ediziorik topatu; horixe da, hain justu, ikertzaileok aurkitutakoa. Horren harira, bada, Materrari berari buruz eta liburuari buruz gehiago jakin nahi izango du 'Sautrela'k. Zer garrantzia du liburuak? Zer bereizgarri du Materrak?

Beñat Sarasolak, saioarekin amaitzeko, poesia liburu bat ekarriko du, Aurelia Arkotxaren Atari ahantziak. Horixe izan zen Arkotxak argitaratu zuen lehen liburua, 1993. urtekoa.

'Sautrela' gaur izango da ikusgai, 15:00etan hasita, ETB1en.

p>