Itxi

Soinu Ehiztaria

22:30ean

Maddalen Iriarte, gaurko 'Soinu Ehiztaria' saioan protagonista

EITB

Kazetariaren bizitzako soinuen laguntzarekin, telebistako fokuen atzean dagoen Maddalen Iriarte ezagutuko du saioak.

0:36

Maddalen Iriarte kazetariaren bizitzan barna arituko da, gaur, 'Soinu Ehiztaria' saioa. Aste honetako protagonistak 30 urte daramatza kazetari lanetan,  notiziaren atzetik, eta oso aurpegi ezaguna dugu telebistan. Xabier Larrazabalek ordea, fokuen atzean dagoen Maddalen ezezagun hori ezagutu nahi izango du, eta horretarako, kazetariaren bizitzan oso presente izan diren soinuen laguntzarekin, haurtzaroaz, korrikalari izandako garaiaz, amatasunaz eta beste hainbat eta hainbat gaiez arituko dira hizketan Donostian.

'Soinu Ehiztaria' gaur emitituko da, 22:30ean, ETB1en.

p>
  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea