Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Garun elebiduna hizpide, aste honetako 'Teknopolis'en

A.H.

EITB

Elebitasunak dakartzan abantaila kognitiboak aztertuko ditu saioak, eta puntako ikerketak ezagutuko ditu gertutik.

  • Iñaki Leturia. Argazkia: EiTB

    Iñaki Leturia, 'Teknopolis'eko aurkezlea. Argazkia: EiTB

Elebitasunaren inguruko azkeneko ikerketak gertutik ezagutuko ditu aste honetako 'Teknopolis' saioak. Oraindik ikerketagaia berria da, eta galderak erantzunak baino gehiago dira, baina, adibidez, jakina da elebidunetan gainbehera kognitiboa 4-5 urte geroago gertatzen dela. Horregatik, erantzun nahi duten galderetako bat da, ea bigarren hizkuntza zahartzaroan ikasita ere lortzen den abantaila kognitibo hori.

Ikerketa horiek Donostiako BCBL zentruan egiten dituzte, eta Bai&By hizkuntza-eskolan ere izango da aste honetako saioa. Gainera, Itziar Laka hizkuntzalariaren kolaborazioa izan dute, mundu mailako aditu gisa.

'Teknopolis' gaur emitituko da 13:30ean ETB1en eta igandean, goizeko 10:00etan, ETB2n.

2n.