Teknopolis
Asteburuan
Achucarrro Nurozientzien Ikerketa Zentrora bisita, 'Teknopolis'en
A.E.
EiTB
Azti-Tecnaliaren Food Mirror komunitateari ere erreparatuko diote.
Aste honetan, Achucarro Zentrora egingo du bisita 'Teknopolis'ek, Neurozientzien Ikerketa Zentrora. Garuneko zelula ezagunenak neuronak diren arren, ez dira ugarienak, ezta gutxiago ere. Hamarretik bat glia zelulak dira. Eta hain zuzen ere glia zelula horiek dituzte ikergai nagusi Achucarron. Besteak beste, alzheimerra, parkinsona eta esklerosi anizkoitza ikertzen dituzte glia zelulen ikuspegitik.
Elikagaietan ere joerak izaten dira janzkeran bezalaxe, eta joera horiei jarraitzeko leiho bat ireki dute Azti-Tecnalian. Food Mirror du izena eta joera-ehiztariak batzen dituen plataforma bat ere badute martxan, telefonoetan edo tabletetan instalatu daitekeen aplikazio bat. Gai hori ere jorratuko du aste honetako saioak.
Bestalde, Europako ikerketa-proiektu bitxi baten berri izango dute. Eco2 du izena proiektuak eta burbuila-ehiza egiten dute, hau da, itsas hondotik ihes egiten duten karbono dioxido burbuilak ikertzen dituzte. Proiektuaren helburua da ongi zehaztea itsas hondoan CO2a biltegiratzean eragina duten faktore guztiak.
Eta hileko lehenengo saioa izanik, otsaileko argazki-lehiaketaren irabazlea nor den jakingo dute. Martxorako proposatutako gaia: Agur, neguari; ongietorri, udaberriari.
'Teknopolis' larunbatean 13:30ean dago ikusgai ETB1en, eta igandean, 09:30ean, ETB2n.