Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

Asteburu honetan

Donostiako Enertic eraikinean egongo da 'Teknopolis'

A.E

EiTB

Halaber, energia modu eraginkorrean erabiltzeko Tknikan zentroan prestatutako bilera-gela adimendun bat ere erakutsiko dute

  • Iñaki Leturia

    Iñaki Leturia

Energiaz beteta dator 'Teknopolis' saioa aste honetan. Izan ere, energiari bereziki erreparatzen dioten eraikin bat eta gela bat ezagutuko ditugu. Lehena Enertic eraikina da. Donostian dago, eta smartbuilding edo eraikin adimendun bat da. Diseinutik bertatik hasita, oinarritik, alegia, energiaren kudeaketa eraginkorra izan dute helburu. Horri energia-iturriak gehitu dizkiete: kogenerazioa, haize-errotak, geotermia, aerotermia...

Energia modu eraginkorrean erabiltzeko prestatu duten gela bat ere ezagutuko dugu. Tknikan, Lanbide Heziketaren Berrikuntza Zentroan, bilera-gela bat 'adimendun' bihurtu dute.

Aurten txertatze-egutegi berria dago. Aldaketak izan dira haurrei txertatuko zaizkien txertoetan eta haien maiztasunetan. Aldaketa horien berri jasoko dugu eta zergatia ere jakingo dugu Euskadiko Txertaketen Batzorde Aholkulariko kide den Arrate Bengoa pediatraren eskutik.

'Teknopolis', larunbatean, ETB1en 13:30ean, eta, igandean, ETB2n, 09:30ean izango da ikusgai.

usgai.