Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1 eta ETB2n

Antxieta arkeologi taldea 'Teknopolis' saioan

A.E.

EiTB

Azpeitian sortu zen duela 50 urte, eta orduz geroztik igandero irteten dira aztarna bila Urola bailarako kobazulo eta aztarnategietara.

Asteburu honetako 'Teknopolis' saioa Antxieta arkeologi taldekoei eskainitakoa izango da. Antxieta arkeologia taldea Azpeitian sortu zen duela 50 urte, eta orduz geroztik igandero irteten dira aztarna bila Urola bailarako kobazulo eta aztarnategietara. 'Teknopolis' haiekin irten da, goiz pasa. Ibilaldian, haien ikerketen nondik norakoak ezagutu dituzte, zein izan diren aurkikuntza garrantzitsuenak eta lan egiteko modua ere erakutsiko dute.

Adibidez, 1968. urtean Rafael Rezabal eta Andoni Albizuri Zestoako Sastarrain bailaran zebiltzan kobazulo bila, eta Ekain kobazuloa eta hango margoak aurkitu zituzten. Rafael bizi da oraindik, 85 urte ditu eta programako lan-taldearekin ibili da. Aurkikuntza nola izan zen azalduko du eta zergatik berriz Ekainen ez den sartu kontatuko du.

Urte hauetan guztietan aurkikuntza asko egin dituzte, milaka: margoak, suharriak, apaindutako hagaxkak... Beste aurkikuntza garrantzitsu bat, Zestoan, Irikaitzeko aztarnategia, aire libreko kanpaleku handi bat, Europako handienetakoa.

Errezilgo kobazulo batean sartuko dira, eta Erlo gaineko Asurtzuko aztarnategia nola industen duten ikusiko dute. Profesional baten gidaritzapean aritzen dira, lege aldetik baimena behar dutelako, baina beraiek ere ia katedradun batek adina dakite. Behin egoitzan, pieza guztiak katalogatzen dituzte, argazkiak atera, zer izan daiteken ikertu... eta Gipuzkoako Foru Aldundiari ematen dizkiote.

'Teknopolis' ETB1en larunbatean, 13:30ean dago ikusgai; eta ETB2n, igandean, 09:30ean.

30ean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista