Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

Zientzia eta teknologia

Azalari erreparatuko diote, aste honetan, 'Teknopolis' saioan

EiTB

Mintz plasmatikoaren ikerketa Biofisika institutuan, autoen azalak arinagoak egiteko Mondragon Unibertsitatearen bilaketa eta Elena Cattaneo ikertzailea.

Normalean azala bota eta barrukoa aprobetxatzen dugu, baina asteburuko 'Teknopolis' saioan kontrakoa egingo dute eta azalari erreparatuko diote. Adibidez, zelulen azala, edo zehatz esanda, mintz plasmatikoa ikertzen dute Biofisika institutuan eta han izan dira. Mintza da zelulako sarbidea, mintza zeharkatuz sartzen dira zelulak beharrezko dituen elementuak, baina bide beretik sartzen dira birusak eta bakterioak ere. Azal horretan gertatzen diren prozesuak ulertzea lehen urratsa izan daiteke hiesa, minbizia edo alzheimerra bezalako arazoei konponbideak bilatzen hasteko.

Autoen azalak ere badu mamia: bidaiarien segurtasuna bermatzeko, ibilgailuen materialek energia-kantitate handiak xurgatu behar dituzte. Metalezko piezek ondo egiten dute lan hori, baina ibilgailuen kontsumoa jaitsi nahi bada, material arinagoak beharko ditugu autoak egiteko. Horretan dihardute Mondragon Unibertsitatean: metalak eta konpositeak konbinatzen dituzten material hibrido berrien bila.

Horren inguruan, Elena Cattaneo ikertzaile italiarrarekin solasaldi bat izan dute. Zelula ametan aditua da, eta bolo-bolo esperantza saltzen duten zelula ametan oinarritutako tratamenduei buruz galdetuko diote.

Hori guztia, 'Teknopolis' saioan, larunbatean, 13:25ean, ETB1en, eta igandean, 10:00etan, ETB2n.

p>