Teknopolis
ETB1en eta ETB2n
Glutenik eta laktosarik gabeko dietak, aste honetako 'Teknopolis'en
EITB
Aste honetako saioak dieta orekatu bat eramatearen garrantzia eta jatekoen merkatuan dabiltzan joerak aztertuko ditu.
Glutena eta laktosa dietatik kentzearen moda gero eta zabalduago dago egungo gizartean. Aste honetako 'Teknopolis' saioan, dieta orekatua eta jatekoen merkatuan dabiltzan joeretan murgilduko dira, egunerokoan sortzen diren galdera ezberdinei erantzuna emanez.
Izan al dezake modak eraginik dietan? Azken aldian geroz eta ugariagoak dira laktosarik eta glutenik gabeko produktuen iragarkiak. Hainbeste al dira osagai horiei intolerante diren gaixoak? Ala moda hutsa da? Eta, hala bada, zer dago joera horren atzean?
Galdera horien guztien arrazoien bila Gasteizko Farmazia Fakultatera (UPV/EHU) joko du 'Teknopolis' saioak, Glutena Aztertzeko Ikerketa taldearengana. Glutena ikusi eta ukituko dute eta taldean lan egiten duen nutrizionista batek glutena edo laktosa hartzearen onurak eta kalteak azaldu ditu.
Halabeharrez glutena hartu ezin dutenekin ere izango dira. Eguneroko menua nola osatzen duten ikusiko dute, eta, beste muturrean, milaka lagunentzat otorduak prestatzen dituzten enpresa handi batean ere izango dira. Gainera, esnearen kalitatearen kontrola nola egiten den ikusiko dute Lekunberriko Esnearen Institutuan.
'Teknopolis' larunbat honetan emitituko da ETB1en, 11:25ean eta 21:00etan; eta igandean, ETB2n, goizeko 10:00etan.
0etan.