Teknopolis
ETB1en eta ETB2n
Gazteak protagonista, aste honetako 'Teknopolis' saioan
EITB
Tknika zentroak koordinatzen duen Ikasenpresa egitasmoa ezagutuko dute, eta gainera, gazteek zientzian parte hartzea helburu duten zenbait proiektu azalduko dituzte.
Aste honetako 'Teknopolis' saioko protagonistak gazteak izango dira. Tknikak, Lanbide Heziketari aplikatutako ikerketa eta berrikuntza zentroak, koordinatzen duen Ikasenpresa egitasmoaren kongresua bisitatuko dute. Programa horretan, ikasleek enpresa bat sortzen dute klasean, ekintzaile bihurtzen dira eta bidean gauza mordoa ikasten dute. Proiektu horrek nola funtzionatzen duen erakutsiko du aste honetako 'Teknopolis'ek.
Gainera, haur eta gazteak benetako zientzialari bihurtuta ikusiko ditugu. Izan ere, zientzia dagoeneko ez da elite baten ardura: herritarrek ere parte hartzen dute ikerketetan eta belaunaldi berriek oraindik ere gehiago. Horren adibide diren bi proiektu ezagutuko dituzte. Alde batetik, herritarren zientzia bultzatzea helburu duen Zientziakide, eta bestetik, gazteek bere ikerketa-proiektuak aurrera atera ditzaten Bizilabe zentroa.
'Teknopolis' larunbat honetan emitituko da 13:25ean ETB1en eta igandean 13:25ean ETB2n.
TB2n.