Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Erregaien borroka, aste honetan, 'Teknopolis'en

Horrez gain, automobilgintzan egin diren aurrerapenak azalduko dituzte.

  • Erregaien borroka, aste honetan, 'Teknopolis'en.

    Erregaien borroka, aste honetan, 'Teknopolis'en.

Aste honetako 'Teknopolis' programan dieselaren eta gasolinaren auzia izango dute aztergai. Azken aldian geroz eta zorrotzagoak dira autoen emisioen mugak, eta ohiko albisteak dira hiriburuetan hartzen dituzten neurriak trafikoaren kutsadura murrizteko, diesel autoei sartzen galaraztea adibidez. Baina diesela dioten bezain txarra da? Etorkizunean debekatu egin beharko lirateke erregai-motorrak? Ala fabrikatzaileak legedia betetzeko gai izango dira motorren teknologia hobetuz eta filtroak erabiliz? Galdera horien erantzunen bila joko du saioak.

Bestalde, automobilgintzan aurrerapenak ez dira gelditzen eta autoan goazela erosotasuna eta batik bat segurtasuna bermatzeko, beharrezkoa da suspentsio eta frenoak ondo edukitzea. Ingeniariek horiek diseinatzerako orduan kalitatea ziurtatu behar dute, beraz. Horretarako Mondragon Unibertsitateko ingeniari-talde batek entsegu-makina bat sortu du. Eta haiekin izan gara freno eta suspentsio diseinuen probak nola egiten dituzten ikusten.

'Teknopolis' larunbat honetan izango da ikusgai 13:00etan ETB1en eta igandean, 13:30ean ETB2n. Emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango dira.