Publizitatea
Itxi

2020/03/29

08:56

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Terapia genetikoan erabiltzen diren birusak hizpide, igandeko "Teknopolis"en

EiTB

Horrez gain, Tknika ikerketa zentroak martxan jarri duen 'Baloreak 4.0' proiektua ezagutuko dute.

  • Ikertzailea. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

    Ikertzailea. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aste honetako "Teknopolis" programan ere birusak izango dituzte hizpide. Baina gaixotzen dutenak ez ezik, sendatzeko erabiltzen direnak ere izango dira aste honetako protagonistak. Izan ere, terapia genetikoan birusak tresna ezinbestekoak dira nahi den genea behar den lekuraino eramateko. Horretan dihardute Viralgen enpresan. Hala ere, irtenbide komertziala duten sendabideez gain, gaixotasun arraro batzuetarako gene-terapiarako baliabideak ere prestatzen dituzte.

Geroz eta enpresa gehiago dira gizarte solidario, inklusibo eta iraunkor bat lortzeko lana egitea balio erantsi gisa ulertzen dutenak. Tknika Euskadiko Lanbide Heziketako ikerketa zentroak proiektu bat du balio erantsi horietan etorkizuneko langileak hezteko. 'Baloreak 4.0' proiektuak, errealitatearen analisi kritiko bat eginez, ikasleei gustatzen ez zaiena aldatzeko tresnak ematea du helburu. Aste honetako "Teknopolis" saioan, proiektu honen nondik norako lan eta adibide zehatzak ezagutuko dituzte.

Eta Mondragon Unibertsitatearen atarian, Urko Zurutuza informatika-ingeniariari egingo diote Atariko Proba. Gaindituko ote du? Barre behintzat eginaraziko diote.

"Teknopolis" larunbatetan izaten da ikusgai, 13:30ean, ETB1en, eta igandeetan, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango dira.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;