Itxi

Tribuaren Berbak

Tribuaren Berbak

Tribuaren Berbak

22:15ean

Euskara gelatik kalera ateratzeaz, gaurko 'Tribuaren Berbak' saioan

A.H.

EITB

Euskararen erabilerak kalean izan duen bilakaeraz eta erabilera hori sustatzeko egin beharrekoaz arituko da saioa.

0:38

Zer egin daiteke euskara gelatik kalera ateratzeko? Galdera horri erantzuten saiatuko da gaurko 'Tribuaren Berbak' saioa. Izan ere, euskararen erabileraren erantzukizuna eskolaren gain utzi da maiz, baina eskolak bakarrik ezin du dena egin. Eusko Jaurlaritzak eta Soziolinguistika klusterrak egindako Arrue ikerketak emandako ondorioak azalduko ditu Pablo Suberbiola soziolinguistak, eta Mikel Zalbidek, Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuko zuzendariak, euskarazko irakaskuntzak izan duen bilakaeraren berri emango du.

Bestalde, Lasarte-Oriako gazteen artean euskararen erabilerak izandako gorakadaz hitz egingo du Iñaki Arruti euskara teknikariak. Aisialdiaz eta hezitzaileen garrantziaz arituko da Aizpea Otxandiano Txatxilipurdi elkarteko kidea.

Gazteek eredu eta erreferente euskaldunak izateak duen garrantziaz ere mintzatuko da 'Tribuaren Berbak'. Horregatik, Zubietan izango da Kike Amonarriz, eta Realeko entrenatzaile Jagoba Arrasaterekin, eta Eñaut Zubikarai, Jon Ansotegi eta Mikel Gonzalez jokalariekin hitz egingo du.

'Tribuaren Berbak' gaur gauean emitituko da 22:15etik aurrera ETB1en.