Tribuaren Berbak
Gaur gauean
Euskarak Nafarroan bizi duen egoeraz, 'Tribuaren Berbak' saioan
A.H.
EITB
Nafarroako hiru eremu linguistikoen artean, euskaldunen desberdintasunak aztertuko ditu Kike Amonarrizek, besteak beste.
Euskarak Nafarroan bizi duen egoera jorratuko du gaurko 'Tribuaren Berbak' saioak. 1986. urteko Nafarroako Euskararen Legea hizpide hartuta, Nafarroako hiru eremu linguistikoetako hiru udalerritan izango da Kike Amonarriz.
Baztan, Gares eta Lodosako euskaldunek euren egoeraz hitz egingo dute saioan, ez baita gauza bera eremu euskaldunean, mistoan edota eremu ez-euskaldunean bizitzea. Izan ere, euskara eremu euskaldunean baino ez da ofiziala.
Juan Kruz Lakasta Euskalerria Irratiko esatariak, berriz, Nafarroan euskalgintzak bizi duen ikuspegi orokorra emango du.
'Tribuaren Berbak' gaur honetan emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB1en.