Itxi

Tribuaren Berbak

Tribuaren Berbak

Tribuaren Berbak

22:15ean

Euskarazko zinemaz, gaur, 'Tribuaren Berbak' saioan

Euskarazko zinemagintza hurbilduko digu Kike Amonarrizek, gaur gauean, "Adi, filmatzen, ekin!" izena duen 'Tribuaren Berbak' saioan.

0:27

Zein da eta zein izan daiteke euskarazko zinemaren tamaina? Galdera horri erantzuten saiatuko da, gaur, "Adi, filmatzen, ekin!" izena duen 'Tribuaren Berbak' saioa.

Nollywood, Bollywood eta Hollywoodeko zinegintza abiapuntu hartuta, euskal zinemari helduko dio Kike Amonarrizek. Horretarako, Euskadiko Filmategira joko du, lehenik eta behin. Hantxe Gure Sor Lekua dokumentala, euskarazko film zaharrena, hurbilagotik ezagutuko dugu.

Euskarazko lanak biltzen dituzten jaialdiez ere gehiago ezagutuko dugu 'Tribuaren Berbak' saioan, tartean, Lekeitioko Euskal Zine Bileraz eta Hazparneko Zinegin Festibalaz.

Aupa Etxebeste! izan da, orain arte, Euskal Herrian ikusle gehien bereganatu dituen filma, eta Asier Altuna zuzendariarekin izango da hizketan Kike Amonarriz. Lasa eta Zabala filmatzeko lanetan ere murgilduko da, eta Joxe Portela ekoizlearekin hitz egingo du.

Animaziozko zinemarentzako tokia ere izango da saioan, Gartxot eta Kalabaza Tripontzia euskarazko filmak adibide modura hartuta. Halaber, 2015ean estreinatuko den Pixi Post euskarazko animaziozko filmaren zuzendariarekin izango da, Juanjo Elordirekin.

Kike Amonarrizek kalera ere joko du euskal zinemazaleok filmak bikoiztuta edota azpitituluekin nahiago ditugun ezagutzeko.

'Tribuaren Berbak' gaur gauean emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB1en.