Itxi

Tumatxak

22:15ean

Maitasun kantak, gaurko 'Tumatxak' saio berezian

A.H.

EITB

Lain, Urko Menaia, Txuma Murugarren, Mikel Markez, Zea Mays eta Lor talde eta abeslariek abesti klasikoak zein egungoak kantatuko dituzte.

Munduan oso kultura gutxik dute horrenbeste kantu anonimo. Horiei 'kantu herrikoiak' esaten zaie, eta ahoz aho transmititzen dira. 'Tumatxak. Maitasun kantak' saioan, horietako 12 kanta ikusi eta entzuteko aukera izango dute ikus-entzuleek, izan ere, klasikoekin hasi eta gaur egungo taldeek egin dituzten kantuak errepasatuko ditu Zuhaitz Gurrutxagak.

Denok ezagutzen ditugun abestien bertsioak azalduko ditu saioak. Lain taldeak 'Ene maitia nauzu' abestia moldatuko du, Urko Menaiak Benito Lertxundiren 'Nere herriko neskatxa maite', eta Txuma Murugarrenek 'Lau teilatu'. Horiez gain, egileek beraiek abestutako beste hiru abesti eskainiko dituzte: Mikel Markezek 'Zure begiek' kantatuko du, Zea Maysek 'Negua joan da eta' eta Lor taldeko abeslariak 'Zure doinua'. Guztia, artxiboko irudiekin apainduta.

'Tumatxak. Maitasun kantak' gaur gauean emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB1en.