Txikon Xtreme
Txikon Xtreme
'G-1, izotza eta heriotza', gaur gauean, 'Txikon Xtreme' saioan
EiTB
EiTB
G-1era 2012ko neguan egindako espedizioa da gaurko dokumentalaren ardatza.
Gaur, 22:30etik aurrera, Alex Txikon protagonista duen 'G-1, izotza eta heriotza' dokumentala izango da ikusgai. Mendizale bizkaitarrak Carlos Suarez izango du bidelagun.
G-1 edo Hidden Peak (8.068 m) Pakistanen dago. 2012ko neguan joan zen Alex Txikon bertara, goia harrapatzeko asmoz. Carlos Suarez izan zuen orduko hartan tontorrerako bidean lagun. Beste espedizio batekin ere egin zuten topo, eta Gerfried Gosch eta Cedric Hählen alpinistekin eta Nissar Hussah Sherparekin batera ibili ziren. Igoera ez zen erraza izan, arriskuz inguratuta egon baitziren, eta elur-jausi batek tragedia eragin zuen. Gerfried Gosch, Cedric Hählen eta Nissar Hussah bertan harrapatuta geratu ziren betiko. Alex Txikon eta Carlos Suarez, ordea, bizirik itzuli ziren etxera, bidean hartu zituzten erabakiei esker.
'G-1, izotza eta heriotza' dokumentala, gaur, 22:30ean, ETB1en. EiTB Nahieranen ere ikusgai duzue dokumentala.