Itxi

Ur Handitan

Ur Handitan

Ur Handitan

22:15ean

Heriotzaz, gaur gauean, 'Ur Handitan' saioan

A.E.

EiTB

Hil arte bizi erreportajean, Jaime Otamendik hainbat testigantza, iritzi eta esperientzia bilduko ditu.

0:31

Gaur gauean, 'Ur Handitan' saioak bere hirugarren erreportajeari helduko dio, Hil arte bizi izenburupean. Ezkutuan eta isilean daramagun gaia jorratuko dute; heriotzaz hitz egingo dute, eta, aldi berean, bizitzaz, gizakien azken une hori bizitzaren parte baita.

Hainbat testigantza, iritzi eta esperientzia jaso dituzte. Jaime Otamendi aurrez aurre izan da heriotza gertu daukatenekin, hiltzeko arrisku handia dutenekin, eta baita heriotza euren azalean bizi dutenekin ere. Protagonisten artean, Markel Irizar txirrindularia, Alberto Iñurrategi alpinista eta Peter Ansorena txistulari eta pailazo ezaguna. Eskarmentu handiko kuadrilla batekin ere izan dira Lesakako Zahar Egoitzan, eta heriotzaz eta eutanasiaz hitz egin dute Duintasunez Hiltzeko Eskubidearen Aldeko Elkartearekin.

'Ur Handitan', Hil arte bizi, ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 22:25ean.

25ean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista