Itxi

Ur Handitan

Ur Handitan

Ur Handitan

Gaur, 22:25ean

Euskadi eta Espainiaren arteko harremanaz, 'Ur Handitan' saioan

A.A.

EiTB

Euskaldunei buruz galdezka arituko da Jaime Otamendi Espainiako hainbat hiritan.

0:32

Gaur gauean, 'Ur Handitan' Espainian murgilduko da. Espainia osoa zeharkatu dute gaur egun estatuan zein irudi daukagun jakiteko, euskaldunok nola ikusten gaituzten jakiteko.

Madrilen, Extremaduran eta Sevillan izan dira, eta hainbat euskaldun izan dituzte bidaia honetan gidari. Besteak beste, Aitor Merino aktore eta Asier eta biok dokumentalaren zuzendaria, Amaia Etxezarreta ETBko kazetaria, Jon Plazaola aktorea, Reyes Prados aurkezle sevillarra, Carlos Cid euskara irakasle madrildarra… Horien bitartez gerturatu dira espainiarrengana, eta Jaime Otamendi solasean egon da bertakoekin.

Dirudienez, aldaketa politiko baten atarian gaude, eta horrek hainbat galdera sorrarazi dizkigu: nola ikusten dute espainiarrek Euskadik bizi duen egoera politikoa?, aldatu al da euskaldunoi buruz duten iritzia?, nolakoa izango da etorkizunean Euskadi eta Espainiaren arteko harremana?, ulertzen al dute hainbat euskaldunek independente izateko duten nahia?, eta erabakitze eskubideaz, zer-nolako pentsamoldea dago?

Oraingoan Espainian arituko dira erantzun bila. Gaur, 22:25ean, ETB1en.

>
  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea