Itxi

Ur Handitan

Ur Handitan

Ur Handitan

22:15ean, ETB1en

Euskal gazteei eskainitako atala, gaur gauean, 'Ur handitan' saioan

Hainbat euskal gaztek euren bizipenak kontatuko dizkigute 'Gaztigatuak' izeneko atalean, gaur, 22:15etik aurrera, ETB1en.

0:28

Euskadin inoizko gazte belaunaldi prestatuena izan arren, 10 gaztetik 4 langabezian daude. Hori horrela, etorkizunik ba al dute euskal gazteek? Nola bizi dute haiek egoera? Zeintzuk dira haien ametsak? Hori guztia argitze aldera, hainbat gaztek euren bizipenak kontatu dizkigute.

Xabi Tolosa ilustratzaileak, esate baterako, langabe baten ikuspuntua eman digu. Tolosak 27 urte ditu, langabezian dago eta bere egoerari buruzko komiki liburu arrakastatsu bat argitaratu du. Amaia Oleagaren testigantza ere jaso dugu: goi-mailako ikasketak dituen gazte langabe bat da Amaia, eta gaur egungo sistemarekin oso kritiko azaldu da.

Langabeziatik ateratzeko ekintzailetzan hasi diren gazteak ere ezagutu ditugu (Xabier de la Maza, esaterako), eta baita lan bila atzerrira joan direnak ere (Jon Agirreren kasua, besteak beste).

Bestalde, Markos Zapiain irakasle eta filosofoak gazte belaunaldi honi buruzko erradiografia egiten lagundu digu.

Hori guztia, euskal gazteei eskainitako 'Ur handitan' saioan izango dugu ikusgai, gaur, 22:15etik aurrera, ETB1en.

TB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea