Itxi

Ur Handitan

Ur Handitan

Ur Handitan

Gaur gauean

Biktimen testigantzak, 'Ur Handitan' saioko erreportajean

A.E.

EiTB

Jaime Otamendi kazetariak indarkeriaren ondorioak zuzenean jasan dituzten euskal herritarrengana joko du Mina erreportajean.

0:26

'Ur Handitan' saioak indarkeriaren biktimen testigantzak jasoko ditu gaur gauean emitituko den Mina erreportajean. Jaime Otamendi kazetariak indarkeriaren ondorioak zuzenean jasan dituzten euskal herritarrengana joko du.

Maixabel Lasa ETAk hildako Juan Mari Jauregiren alargunak bere senarraren hilketa nola bizi izan zuen kontatuko dio Otamendiri. Halaber, Joseba Pagazaurtunduaren arrebak, Maite Pagazaurtunduak, bere anaiaren hilketari buruzko bizipenak eta sentimenduak azalduko ditu saioan. Miguel Lazpiur enpresariak, berriz, estortsioa bizi izan duten herritarren ikuspegia emango du.

GALen biktima izan diren Axun Lasak eta Pili Zabalak (Lasa eta Zabalaren arrebek) ere parte hartuko dute saioan. Haien esperientzia pertsonala kontatzeaz gain, Axun Lasa Maixabel Lasarekin batera elkartuko da ETAko eta GALeko biktimen topaketetan izan zuten esperientzia partekatzeko.

Mina erreportajea 22:25ean izango da ikusgai, ETB1en.