Ur Handitan
22:25ean
Botere jokoak aztergai, gaurko 'Ur Handitan' saioan
EITB
22:25ean hasita, Jaime Otamendi udal eta foru hauteskundeetako protagonistekin izango da, aldundi eta udaletako agintari berriek euren karguak hartzeko bezperan.
Foru aldundietako eta udaletako agintari berriek euren karguak hartzeko bezperatan, 'Ur Handitan' saioak udal eta foru hauteskundeetako protagonista nagusiekin hitz egingo du gaur gauean, Botere jokoak erreportajean.
Juan Mari Aburto Bilboko alkate izateko aukera gehien dituen hautagaiak datozen lau urteotarako dituen erronkak azalduko dizkio Jaime Otamendiri. Juan Karlos Izagirrek, berriz, Donostiako alkate izateari utziko dio, eta baita politikaren lehen lerroan egoteari ere. Erabaki horren arrazoiak azalduko ditu 'Ur Handitan' saioan.
Alkateez gain, protagonista gehiago ere izan dituzte hauteskundeek. Uxue Barkos, Nafarroako presidente berria izateko aukera asko dituen hautagaia, da horietako bat. Nafarroan aldaketa zer-nolakoa izango den azalduko du saioan. Aldaketak nahi dituen beste bat, eta saioan bere testigantza eman duena, Roberto Uriarte Podemos-Ahal Dugu alderdiko burua izan da.
Azkenik, PSE-EEko Denis Itxaso eta PPko Laura Garrido ere elkarrizketatu ditu Jaime Otamendik.
'Ur Handitan' gaur izango da ikusgai, 22:25etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
ta eitb.eus-en.