Ur Handitan
Audientzia
Astearteko 'Ur Handitan' saioak audientziaren harrera bikaina izan du
EiTB
Desagertuei buruzko erreportajea denboraldiko atalik ikusiena izan da, eta euskaldunen artean nagusi.
-
Desagertuak atala, 'Ur Handitan'.
Astearteko 'Ur Handitan' saioak aurreko astekoaren marka gainditu du, eta denboraldiko atalik ikusiena izan da. Saioak % 4,5eko audientzia zatia bereganatu du, eta euskaldunen artean nagusi izan da % 15,1eko kuotarekin. Halaber, Xabier Madariagak aurkeztutako Desagertuak erreportajeak 87.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan.
Saioak hiru desagerturen kasuak hartu zituen hizpide: Borja Lazaro gasteiztarrarena, Fernando Irigoien lekaroztarrarena eta Miguel Angel Elorriaga iurretarrarena. Haien senitarteko eta lagunek ere, egoera nola bizi duten kontatu zuten.