Xabier Madariaga

1 / 4 Hurrengoa
Iñigo Etxezarrera, genero disidentea: ''Traizionatu maskulinitatea, hori da gizonei exijitu behar zaiena''

Iñigo Etxezarrera, genero disidentea: ''Traizionatu maskulinitatea, hori da gizonei exijitu behar zaiena''

Iñigo Etxezarrera genero disidentea da, generoarekin eta sexuarekin lotutako rol estruktural eta sozial guztiak apurtzen dituen pertsona. Indarkeria matxista eta LGTBI fobiaren kontra lan egiten du eskoletan, baina argi du genero ikasketa familian hasten dela.

Brayan Altimasberes, mutil transexuala: ''Ez dut ahaztuko Jaurnartzea, nik marinerito nahi nuen''

Brayan Altimasberes, mutil transexuala: ''Ez dut ahaztuko Jaurnartzea, nik marinerito nahi nuen''

Moio bere buruaz beste egin zuen mutil transexuala bihurtu da Brayanen erreferentea. Bere prozesuaren gogortasunaz hitz egin digu: 18 urtera arte ez zuen onartu emakumeak gustuko zituenik, eta gerora aitortu zuen bisexuala zela. Loratuz Lotu elkartea sortu dute laguntza eskaintzeko asmoz.

June Fernandez: ''Ama bolloa izatea ama heteroa izatea baino errazagoa da''

June Fernandez: ''Ama bolloa izatea ama heteroa izatea baino errazagoa da''

Pikara Magazineko sortzailea bibollotzat du bere burua. Bollera identitate politiko moduan hartzen du, iraina neutralizatu eta harrotasun bihurtzeko. Gizarteak LGTBIQ+ kolektibotik badu zer ikasi, baina, tamalez joera kontrakoa da, "gizarteak gu onartzen gaitu molde heterosexualetan sartzen bagara".

Iker Ibarretxe, eraso homofobo baten biktima: ''Gogoratzen dut beraien begietan sua, gorroto handia''

Iker Ibarretxe, eraso homofobo baten biktima: ''Gogoratzen dut beraien begietan sua, gorroto handia''

Zornotzan, bere herrian, jipoitu zuten Iker Ibarretxe homosexuala izateagatik. Salaketa ez jartzea pentsatu zuen hasieran, lotsagatik. Herritarrek babes handia eskaini diote. Eraso hau alde batera utzita, bere homosexualitatea normaltasunez eta erosotasunez bizi izan duela aitortu digu.

Eduardo Gaviña (Yogurinha Borova): ''Luma ateratzea iraultza izan da beti''

Eduardo Gaviña (Yogurinha Borova): ''Luma ateratzea iraultza izan da beti''

Argazkilaritza erabili du LGTBIQ+ komunitatearen alde lan egiteko. Gaztetan, kalean erakutsi ezin zezakeena argazki bidez erakusten zuen. 80. hamarkadan Laudiotik Bilbora aldatzea erabakigarria izan zen, ez zuelako ezkutatu beharrik. Kontestu horretan sortu zuen Yogurinha Borova pertsonaia.

Olatz Salvador Zaldua: ''Bollera hitzak konnotazio politikoagoa du. Bollera naiz eta super harro nago''

Olatz Salvador Zaldua: ''Bollera hitzak konnotazio politikoagoa du. Bollera naiz eta super harro nago''

Nerabezaroan ukatu egin zion bere buruari emakume batekiko desira izatea, baina 17 urterekin "klik" egin zuen, eta arakatzeko beste bide batzuk zituela konturatu zen. Musikari ezagunak orain arte ez du hitz egin publikoki bere sexu izaeraz, baina jada beharrezkoa dela iritzi dio.

45. aldiz ekin dio Maritxu Usabiagak Donejakue bideari; oraingoan Oportotik Santiagora

45. aldiz ekin dio Maritxu Usabiagak Donejakue bideari; oraingoan Oportotik Santiagora

Jubilatu ondoren hasi zen Maritxu Donejakue bidea egiten. Gaur egun, 81 urte ditu eta, dagoeneko, 45 aldiz egin du bidea. Bide bat baino gehiago probatu ditu, gainera.

Javier eta Ester: ''Norvegiatik Santiagora joan ginen behin; orain, Turkian hasi nahiko genuke bidea''

Javier eta Ester: ''Norvegiatik Santiagora joan ginen behin; orain, Turkian hasi nahiko genuke bidea''

Javierri giltzurruna transplantatu ondoren, egoera ikustarazteko eta emaileei eskerrak emateko, Norvegiatik Santiagorako bidea egin zuen Durangoko bikoteak; 5.266 kilometro 52 egunetan, bizikletan.

Mikel Bidaurre: ''Badakit Himalayara ezin naizela igo, baina Donejakue bidea egin dezaket''

Mikel Bidaurre: ''Badakit Himalayara ezin naizela igo, baina Donejakue bidea egin dezaket''

Bi aldiz egin du bidea Mikelek istripua izan zuenetik. Abenturak bizitzea, etxetik irtetea eta mugitzea bilatzen du horrelako erronkak egiten dituenean. Oztopoak gizakiok jartzen dizkiogula esaten du, eraikuntzen bidez batik bat. 

Maider Otegi Iriarte: ''Santiago ez, Finisterre zen nire helmuga bidea egin nuenean''

Maider Otegi Iriarte: ''Santiago ez, Finisterre zen nire helmuga bidea egin nuenean''

Minbizia gainditu ondoren, nebarekin batera egin zuen bidea. Nebak lehenago itzuli behar izan zuen, ordea, Auritzen duten aterpetxearen obrak zirela eta. Bakarrik bideoa egin eta Finisterrera iristea berezia izan zen Maiderrentzat.

Ander Otegi Iriarte: ''Ez dut Auritz erromesik gabe ulertzen''

Ander Otegi Iriarte: ''Ez dut Auritz erromesik gabe ulertzen''

Auritzeko Lorentxa aterpetxea kudeatzen du Ander Otegik. Beti izan dituzte erromesak herrian eta beti aritu izan dira haiei laguntzen: lotarako lekuak bilatzen, bidea erakusten... Orain ogibide bilakatu du beti egin duen hori.

Teresa Zugasti: ''Nire bizitza aldatu duen gaixotasuna da ELA. Emozio aldetik dezente lapurtu dit''

Teresa Zugasti: ''Nire bizitza aldatu duen gaixotasuna da ELA. Emozio aldetik dezente lapurtu dit''

Teresa Zugastiren senarrak, Xabier Urdinek, ELA gaixotasuna du eta gau eta egun zaintzen du berak; nekatuta dagoela aitortzen du, baina bizitzeko grinari umorearekin eusten diote. Ikasi du bere espazioa ere behar duela, piszinara eta gimnasiora doa, indartsu egon behar baita bikotekidea zaintzeko.

Xabier Urdin: ''Onarpen prozesu bat da, konturatzen zara lehen egiten zenuena ez duzula egiterik''

Xabier Urdin: ''Onarpen prozesu bat da, konturatzen zara lehen egiten zenuena ez duzula egiterik''

Duela 5 urte iritsi zitzaion alboko esklerosi amiotrofikoaren diagnostikoa Xabierri, eta bere esanetan, azken fasean dago jada. Bere kabuz ezer gutxi egiteko gai da eta bere buruari galdetzen dio kanpoko laguntzarekin bizitzeak merezi ote duen. "Hil artean bizi behar da eta horrela egiten dut", dio.

''Mendekotasuna 24 orduz, 365 egunez dugu. Hiru zaintzaile behar dira. Nork egin diezaioke aurre horri?''

''Mendekotasuna 24 orduz, 365 egunez dugu. Hiru zaintzaile behar dira. Nork egin diezaioke aurre horri?''

Duela hiru urte diagnostikatu zioten alboko esklerosi amiotrofikoa Juan Carlos Unzué atezain ohiari. Orain, lanean dihardu AEA ezagutzera ematen, eta besteak beste, kaltetuek, automatikoki, ezintasuna izan dezatela eskatzen ari da. ELA garesti irteten den gaixotasuna dela gogorarazi digu.

 

Naiara: ''Diagnostikoa palo bat izan zen. Familia eta lagunek eman digute indarra, ez dakit nola eskertu''

Naiara: ''Diagnostikoa palo bat izan zen. Familia eta lagunek eman digute indarra, ez dakit nola eskertu''

Naiara Arteagoitia familia medikuak duela gutxi hartu du baja Unai senarra zaintzeko. Ohituta dago gaixotasunarekin lan egiten, baina beti ere medikuaren ikuspuntutik, eta horregatik diagnostikoa oso gogorra egin zitzaion, bazekielako zer zekarren. Laguntza psikologikoa eskatu behar izan du.

Norbera bere buruarekin edo beste batzuekin. Zenbatean behin ditugu sexu harremanak?

Norbera bere buruarekin edo beste batzuekin. Zenbatean behin ditugu sexu harremanak?

Modu asko ditu sexuak, eta hamaika dira bere inguruan sortzen diren gustuak. Erabateko garrantzia du askorentzat; gutxiago, ordea, beste batzuentzat. Batzuk aktiboagoak dira, beste batzuk ordea, lasaiagoak. Sexu harreman mota ezberdinez jardun dira saioko gonbidatuak.

''Elektrizitatea'' abestiarekin eztarria urratzen zuen Aiorak, eta orain gogorra egiten zaio entzutea

''Elektrizitatea'' abestiarekin eztarria urratzen zuen Aiorak, eta orain gogorra egiten zaio entzutea

"Elektrizitatea" abestia asko gustatzen zaion arren, diskoko kanta entzutea kosta egiten zaio. Eztarria urratzen zuen orduan, mina ematen zion. Orain, ahotsa apurtu barik transmititzea lortu duela uste du Zea Mayseko abeslariak. Bestalde, Euskadiko Orkestrarekin aritzea ahaztezina izan zela dio.

''Negua joan da ta'' fenomeno soziala izan zen. Nondik etorri zen bideoklipa zeinu hizkuntzan egiteko ideia?

''Negua joan da ta'' fenomeno soziala izan zen. Nondik etorri zen bideoklipa zeinu hizkuntzan egiteko ideia?

"Negua joan da ta" abestiak sona handia eman zion Zea Mays-i, baita nazioartean ere. Baina bideoklipak arrakasta hori biderkatu zuen, fenomeno sozial bihurtu arte. Aioraren hitzetan, jendeari musika zabaltzeko beste aukera bat izan zen, Ainhoa Moyuak nola transmititzen zuen zirraragarria baitzen.

Asier Basabe, bateria-jotzailea: ''Bi hilabete gurekin entseatzen eta ez genekien hain ondo abesten zuenik''

Asier Basabe, bateria-jotzailea: ''Bi hilabete gurekin entseatzen eta ez genekien hain ondo abesten zuenik''

Zea Maysen hastapenak izan ditu gogoan Aiora Renteriak. Magisteritzako azken urtean ezagutu zituen Piti, Asier eta Ruben. Hasiera hura magikoa izan zen berarentzat, bere abestiak benetako abesti bihurtzen zituztelako. Maketa grabatu zuten arte, taldekideak ez ziren Aioaren ahotsaren indarraz ohartu.

“Izena jarri behar diegu hater-ei, horrela bakarrik egin ahalko diogulako ziberjazarpenari aurre”

“Izena jarri behar diegu hater-ei, horrela bakarrik egin ahalko diogulako ziberjazarpenari aurre”

Euskal Telebistaren 'EKIN' kanpainaren barruan, Igande honetan, Martxoak 27an, "Marthy hil da" webseriea oso osorik ikusteko aukera egongo da. Ondoren, Ziberjazarpenari buruzko saio berezia prestatu du Xabier Madariagak.

Xabier Madariaga: ''Gazteek filtrorik gabe hitz egitea lortu dugu, gizartea aurreiritzien aurrean jartzeko''

Xabier Madariaga: ''Gazteek filtrorik gabe hitz egitea lortu dugu, gizartea aurreiritzien aurrean jartzeko''

"Abiapuntua" saio berria estreinatuko da asteazken honetan, 22:30ean, ETB1en. Xabier Madariagak aurkeztuta, eta sei gazteren laguntzaz, aniztasun funtzionala, arrazakeria, homosexualitatea, eta beste hainbat gai jorratuko dituzte.

Xabier Madariaga: ''Gizartea bere aurreiritzien aurrean jarriko dugu ''Abiapuntua'' saioan''

Xabier Madariaga: ''Gizartea bere aurreiritzien aurrean jarriko dugu ''Abiapuntua'' saioan''

Xabier Madariaga kazetaria gonbidatu dugu saiora, eta EITBk estreinatuko duen "Abiapuntua" saio berria aurkeztu digu. Bertan, gizarteko errealitate desberdinak ezagutuko ditugula azaldu digu.

Lorea Iribar: Gure burua hobeto ezagutzeko oso baliagarria izan da Abiapuntua saioa

Lorea Iribar: "Gure burua hobeto ezagutzeko oso baliagarria izan da "Abiapuntua" saioa"

Asteazken gauean estreinatuko da ETB1en "Abiapuntua", Xabier Madariaga kazetariak gidatutako saio berria. Saio horretan parte hartuko duen gazteetako bat Lorea Iribar da. Programaren nondik norakoak eta bizitako esperientzia kontatu dizkigu.
Xabier Madariaga: ''Saioaren helburua ez da inor aldatzea, garen horretaz jabetzea baizik''

Xabier Madariaga: ''Saioaren helburua ez da inor aldatzea, garen horretaz jabetzea baizik''

Gizarteko errealitate ezberdinak azaleratuko ditu "Abiapuntua" saioak. Beste hainbat elkarrizketen artean Mikel Goñi pilotari ohiak hirugarren graduan dagoenetik eskainiko duen lehenengo elkarrizketa ikusiko dugu. 

 

Xabier Madariaga: ''Jerusalemen oso desberdin pentsatzen zuen jendea ulertzen saiatu nintzen''

Xabier Madariaga: ''Jerusalemen oso desberdin pentsatzen zuen jendea ulertzen saiatu nintzen''

Xabier Madariaga kazetaria eta aurkezlea da. 2003an kazetaritzan lizentziatu zen, Nafarroako unibertsitatean. Hiru urte pasa zituen Jerusalemen korrespontsal lanetan, eta gertutik bizi izan du israeldarren eta palestinarren arteko gatazka.

“Bost pertsona baino gutxiago atxilotzen bagenituen, buruzagien deia jasotzen genuen”

“Bost pertsona baino gutxiago atxilotzen bagenituen, buruzagien deia jasotzen genuen”

Tom Dubois 2014ean hasi zen Frantziako muga polizia bezala lanean, paperik gabe zeuden migranteak automatikoki Hegoaldera itzultzen. Egun, Hendaiara iristen diren migranteei laguntzen dihardu.

''Azken sei hilabeteetan ehunka gaztek zeharkatu dute ibaia''

''Azken sei hilabeteetan ehunka gaztek zeharkatu dute ibaia''

Paxkar Aprendisteguy, Biriatuko bizilaguna da. Ingurukoentzat egunerokotasunaren parte bihurtu da gazte migranteak, hamarnaka, Bidasoa ibaia zeharkatzeko leku bila ikustea.

“Ibaian itotzea eta agintariek ezer ez egitea, larria da”

“Ibaian itotzea eta agintariek ezer ez egitea, larria da”

Gutxienez 20 aldiz saiatu da Ibrahime Diallo Irun eta Hendaiaren arteko muga pasatzen. Laguntzeko prest zeuden pertsonak aurkitu izanari esker, Irunen geratzea erabaki zuen arte.

''Zerbait benetakoa kontatzen duzunean norberarengan ardura gehigarri bat sortzen da''

''Zerbait benetakoa kontatzen duzunean norberarengan ardura gehigarri bat sortzen da''

Jon Olivares "Altsasu" telesaileko aktorearekin izan da Xabier Madariaga. Telesailaz, grabazio egunez eta benetako istorio bat kontatzearen garrantziaz aritu dira.

Koldo Almandoz: ''Kalitateagatik ETBrako ondo dagoela entzutea mingarri xamarra da''

Koldo Almandoz: ''Kalitateagatik ETBrako ondo dagoela entzutea mingarri xamarra da''

Euskal Telebistarentzat zuzendu zuen Koldo Almandozek "Hondar ahoak" telesaila. Eduki bat ekoizteko dauden zailtasun eta trabez aritu da Xabier Madariagarekin.

Iholdi: ''Telebistan eta 'Go!azen'en hain gazte hasteak bizitza markatzen du''

Iholdi: ''Telebistan eta 'Go!azen'en hain gazte hasteak bizitza markatzen du''

"Go!azen"en 17 urterekin hasi zeneko garai "intentsoez" aritu da Iholdi Beristain. Oihana Maritorena ere "Hasiberriak"en hasi zenekoaz mintzatu da. Biek lan horiek zer eskaini dioten azaldu dute.

''Hasiberriak'' eta ''Go!azen!'' saioez: ''Gazteentzako edukiak beharrezkoak dira''

''Hasiberriak'' eta ''Go!azen!'' saioez: ''Gazteentzako edukiak beharrezkoak dira''

Gazteentzako euskarazko saioak sortzearen garrantziaz aritu dira Oihana Maritorena eta Jabi Elortegi. Audientzia gaztearekin konektatzeko giltza bezala sortu ziren "Hasiberriak" eta "Go!azen".

Zer suposatu zuen ''Goenkale'' telesailaren bukaerak protagonistentzat?

Zer suposatu zuen ''Goenkale'' telesailaren bukaerak protagonistentzat?

Ainhoa Aierbe eta Joxe Mari Berastegi aktoreak, Olatz Beobide zuzendariak eta Pedro Fuentes gidoilariak "Goenkale"ren bukaera nola bizi izan zuten eta eurentzat zer suposatu zuen azaldu digute.

''Oso hurbileko gauzak kontatzen zirelako enpatizatzen zuen jendeak 'Goenkale'rekin''

''Oso hurbileko gauzak kontatzen zirelako enpatizatzen zuen jendeak 'Goenkale'rekin''

Pedro Fuentes eta Ainhoa Aierberen ustez, telesailaren arrakasta jendeak pertsonaia edo egoeraren batekin enpatia sentitzen zuelako da, oso eguneroko gauzak kontatzen baitziren.

''Jendearen esker ona jaso genuen umorea eta fikzioa euskaraz egiten hasteagatik''

''Jendearen esker ona jaso genuen umorea eta fikzioa euskaraz egiten hasteagatik''

Euskarazko komedia eta fikzioa egitearen garrantziaz aritu dira Irureta, Goenaga, Olasagasti eta Gabarain aktoreak. "Hau da A.U.", "Bi eta Bat" edota "Jaun eta Jabe" saioak izan dituzte adibidetzat.

Nola egin zituzten ''Hau da A.U.'' eta ''Bi eta Bat'' telesailak? Egileekin izan gara

Nola egin zituzten ''Hau da A.U.'' eta ''Bi eta Bat'' telesailak? Egileekin izan gara

Oso oroitzapen politak gordetzen dituzte Elena Iruretak, Aizpea Goenagak, Eneko Olasagastik eta Ane Gabarainek ETBko "Hau da A.U." eta "Bi eta Bat" telesailak grabatzen aritu zireneko garaiez.

Madariaga: ''Ikusleak hasi behar zarete bereizten sasi-kazetariak eta kazetariak''

Madariaga: ''Ikusleak hasi behar zarete bereizten sasi-kazetariak eta kazetariak''

Xabier Madariaga kazetari lanbideari buruz aritu da. Askok kazetaria izatea zer den ulertu behar dutela dio, informazioak eta zurrumurruak maila berean jartzen baitituzte.

Ur Handitan, euskaldunen artean nagusi astearte gauean

"Ur Handitan", euskaldunen artean nagusi astearte gauean

Astearteko 'Gazteen Ahotik' erreportajea denboraldiko saiorik ikusiena izan zen.
'Ur Handitan' saioko atal berriaren aurrerapena

'Ur Handitan' saioko atal berriaren aurrerapena

'Ur Handitan' saioko lagunek hurrengo asteko trailerra aurreratu digute.
Pikabearekin berarekin oroituko dute Sarrirekin egin zuen ihesaldia Ur Handitanen

Pikabearekin berarekin oroituko dute Sarrirekin egin zuen ihesaldia "Ur Handitan"en

Duela 35 urte ihes egin zuten Pikabeak eta Sarrionaindiak Martuteneko espetxetik, Imanol Larzabalen kontzertu baten ondoren, bafleetan ezkutatuta. Ekintza hori dakar "Ur Handitan"k lehen atal honetan.
1 / 4 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena