Aktualitateari lotutako erreportaje saioa, Xabier Madariagarekin eskutik | Ur Handitan EITB MEDIA

Ur Handitan

00:40

Ur Handitan

22:30ean

Josu Muguruzaren hilketa hizpide, gaur gauean, "Ur Handitan - Ahaztu Aurretik"en

EITB

Gertakariaren zenbait atal jorratzeko asmotan, Muguruzaren hainbat ezagun elkarrizketatuko ditu Xabier Madariagak gidatutako saioak.

0:31
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Josu Muguruza Herri Batasunako diputatuaren hilketa jorratuko du gaur "Ur Handitan - Ahaztu Aurretik" saioak.

1989ko azaroaren 20an hil zuten Josu Muguruza Madrilen bi pistoladunek. Atentatu berberean, Iñaki Esnaola larriki zauritu zuten. Hurrengo egunean Espainiako Diputatuen Kongresuan estreinatzekoak ziren, Herri Batasuneko beste kide batzuekin batera. Izan ere, hura zen historian koalizio abertzaleak Madrilgo Gorteetan parte hartzen zuen lehenengo aldia.

Atal ezberdinak jorratuz, gertakizun hori landuko du saioak. Atentatua bera izango da bat, eta haren lekuko izan ziren Itziar Aizpurua HBko mahaikide ohia eta Teresa Toda EGINeko kazetaria elkarrizketatuko ditu Xabier Madariagak. Aizpuruak atentatuaren ondorengo orduak nolakoak izan ziren gogoratuko du eta Muguruzaren gorpuari Bilboko kaleetan milaka lagunek egin zioten harrera deskribatuko du.

Teresa Todak ondo ezagutzen zuen EGIN egunkarian bere lankidea izan zen Josu Muguruza. Hilketaren lekuko izateaz gain, hurrengo egunean Kongresura joan zen Teresa, eta bertako kongresisten erantzunaz mintzatuko zaigu. Bertan egon zen, besteak beste, Joseba Azkarraga ere. Gainera, Madrilen zegoen ultraeskuindarren presentzia azalduko du EAko parlamentari izandakoak.

Javier Rojo PSOEko diputatua zen garai hartan. Jon Aguiriano alderdikidearekin afaltzen ari zela, atentatuaren berri izan zuen eta Gregorio Marañon ospitalera joatea erabaki zuten. Bertan bizitakoa kontatuko du Rojok.

Ane Muguruza, Josuren alaba, aita hil eta 17 egunera jaio zen. Saioan azalduko du nola markatu duen horrek bere bizitza eta justizia eskatzeko egin duen bidaia. Aneren jaiotzan, erditze gelan amaren lagun min bat egon zen, Amaia Montorio. Horrek Elena Bartolomek, Muguruzaren alargunak, pasatutakoa azalduko digu.

Horretaz gain, epaiketa errepasatuko du Xabier Madariagak; horretarako, Kepa Landa abokatua eta bertan egon zen Euskadi Irratiko Pilar Goya kazetaria elkarrizketatuko ditu.

Azkenik, Josu Muguruzaren figura errepasatuko dugu saioan. Bilboko Errekalde auzoan berarekin ibilitako Juan Antonio Madariagak eta Txente Montonek, eta Mertxe Aizpurua EGINeko kazetari-kideak beren lagunaren izaera gogoratuko dute.

"Ur Handitan – Ahaztu Aurretik" asteartetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena